XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Erregutzen zuen ere sinisgabekoen alde, sinismenaren argia iritxi zezaten.

Etzeuzkan aztuta eri eta naigabez bizi ziranak.

Itz batean gizaldi osoa zeraman bere biotz barrenean.

Azkenez otoitz xamur-xamurrez laguntzen zien Garbitokian arkitzen ziran animei, beren alde barkamenak irabaziaz.

Bañan basamortuak eta bakardadeak badituzte beren egun argiak eta alaiak; baita ere egun illunak, oso illunak eta nekez beteak.

Margaritaren bakardadeko egunak ere ala izan ziran.

Izan bazituen Jaunaren argi zoragarriz beteak; izan zituen ere oso neketsu eta gaitzak.

Bein batean Jesus ona aingeruz inguratuta agertu zitzayon; bere aldamenean zekarren Maria Magdalena, Zeruko argiz jantzia, iñolaz esan ez diteken zorionez betea.

Jaunak Margaritari esan zion: Nik Simon fariseoaren, etxean pekatuak barkatu nizkion au, ikusten dezu zein zoragarri dagoan?.

Begira bada; bakardadean eraman zituen neke ta samintasunez irabazi du ain zorion aundi ta arrigarria (diotenez, Maria Magdalenak ogei ta amabi urte egin zituen Saint Baume deitzen zan bakardade edo leizean).

Itz auek entzun da, Margarita'k indar berria artu zuen bere bakardade artan irauteko, ango neke eta samintasunak pekatarien alde gogoz eramateko.

Orain bere otoitzaren alde itz bat gelditzen zaigu esan bearra,,.

Oi! zein atsegiña zan Jaunaren belarritan Margaritaren otoitzaren aotsa!.

Oi! zein ongi artzen zituen bere eskariak; azkeneko egunean jakingo da zenbat anima jarri zituen zuzenbidean! zenbat pekatari bide onera itzuli zituen!(...).